Gizarte- eta osasun-lankidetza
Egungo egoera
Erakunde arteko adostasuna: 2011ko otsaila: “EAEko arreta sozio-sanitariorako estrategiak” dokumentua.
Lurraldeen araberako plan operatiboen aurkezpena eta onarpena Lurralde Kontseilu Sozio-sanitarioan.
Helburu bateratuak garatzeko lurralde arteko eta erakunde arteko lantaldeak:
- Arreta goiztiarra eta informazio sozio-sanitariorako sistema garatzea, etxebizitza sustatzea zainketak jasotzeko gune nagusi gisa.
- Esperientziak: ortogeriatria-unitatea ezarrita, bi udalerrik bilerak egin dituzte Lehen Mailako Arretako eta Arreta Soziosanitarioko diziplina anitzeko taldeekin eta Oarsoaldearekin, alten plana zehazteko eta gaixo psikiatrikoak kanpora ateratzeko (Bizkaia).
Egutegia – Mugarri nagusiak
Erkidegoko koordinazio sozio-sanitariorako protokoloak: martxan jartzea eta beren eragina ebaluatzea.
Erakunde arteko lantaldea antolatzea, arreta eta finantzaketa sozio-sanitarioaren eredu berri bat lantzeko.
Informazio-sistema: mendekotasuna eta minusbaliotasuna ebaluatzeko txosten medikoen eskaera-prozesurako proiektu pilotua (Osarean, Donostiako Udala, GFA, Osakidetza): ekainak 30
Alten plangintzarako eta arreta jarraitzeko adostutako protokoloak hedatzea eta ezartzea (Oarsoaldea-Donostia eta Zumarraga).
Gipuzkoa Berritzen-ekin ituna: gizarte-berrikuntzarako laborategi esperimentala Zarautzen.
Kutxaren Gizarte-Ekintzarekin ituna: administrazioak bere gain hartu ezin dituen proiektuak osatzea.
Helburua – Aurreikusitako emaitza
Arreta sozio-sanitarioa eta gizarte-arreta aldi berean garatzea, modu egonkorrean, eta arretaren jarraipen-printzipioari egokituta, gaixoaren egoeraren balorapen integrala eginda. Halaber, sinergia, parte hartzen duten erakunde guztien jardun bateratuaren emaitza izango da.
Gaixoarengan duen eragina: bakoitzaren beharrizanetara egokitutako arreta. Gaixoarekin bere etxean bat egitea, arreta sozio-sanitarioaren jarraipena eta banan-banako zainketa-plana bermatuta.
Profesionalei dagokienez, koordinazio-egiturak eta ekintza-protokoloak garatzea.
Osasun Sisteman, erakunde arteko itunak sustatzea, sistemaren iraunkortasuna bermatzeko.






Kronikotasunaren Estrategiarako Bulegoa