Sarrera
Gaur egungo egoera
Paziente edo senideen 44 elkarteri eta 22 elkarte profesionali laguntzak ematea. Horien zenbatekoa 397.734€ da.
Egutegia – Data garrantzitsuenak
2011ko otsaila – Elkarte desberdinen 2.0 inguruneen plataforma osatuko da.
2011ko ekaina – 2010. urteko deialdian proposatutako helburuak ebaluatzea eta horien jarraipena egitea.
2011ko martxoa
- Paziente eta senide elkarteentzako laguntzen deialdia.
- Profesional sanitario elkarteentzako laguntzen deialdia.
Helburua – Aurreikusitako emaitza
Paziente elkarteei laguntza ematea eta finkatzea teknologia berriez baliatzeko laguntzen bidez (2.0 web gunea)
Urtero egingo dira paziente kronikoen eta beren senideen elkarteei eta profesional sanitarioenei laguntzak emateko deialdiak, honako helburuekin: web guneko komunikazio-estrategia garatzea eta beren kideen artean 2.0 web gunearen sare soziala sortzea.
Helburu orokorrak:
IKTetan oinarritutako sistemak sortzea, pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko helburuz.
Eragindako pertsonen eta senideen erakunde edo elkarteetan berrikuntza sustatzea, beren bizimoduari teknologia berriak gehitzearen bidez.
Elkarteek sistema sanitarioarekin eta bere ildo estrategikoekin eraginkortasun handiagoz lagundu eta lankidetzan jardungo dutela sustatzea.




Kronikotasunaren Estrategiarako Bulegoa