Sarrera

18-11-10

Oraingo egoera

Edalia taldea eratu da (Ikerkuntza-Ekintza Laguntzeko Talde Diziplinanitzekoa), hainbat arlotako 54 profesionalez osatuta eta hasierako prestakuntza eman da.

2010eko proiektuen mapa egin da, eta 65 proiektu kronikotasunari lotuta daude: 2010eko Kontratu Programaren kalitatearen I. eranskinetik 38, Osasun Saileko Ikerkuntzarako Deialditik 25 (proiektu komisionatu-modalitatekoak 7 dira eta ikerkuntza librekoak 18) eta Osakidetzaren bestelako iturri edo ekimenetatik 2 sortu dira.

Dagokien profesionalei eta foroetara komunikatu eta informatzeko, proiektuen maparen fitxak dokumentatzen ari dira.

Atxikitako teknikarien funtzionamendu eta zereginei buruzko EDALIAren agiriaren ikus-onespena egiteke dago.

Egutegia – Mugarri nagusiak

EDALIA esperientzia aktiboki hasi 2010eko proiektuetan.

2011rako proiektu berriak aukeratzea.

2010eko proiektuen jarraipen eta emaitzen ebaluazioa, ondoren hedatu den aztertzeko.

Profesionalengandik abiatuta, prestakuntza, ikasketa eta berrikuntza-prozesuarekin jarraitzea.

“Break Through Series” Prestakuntza.

2011ko deialdi-prozesua burutu eta jarraipena egitea.

Helburua – Aurreikusitako emaitza

Behetik gorako” proiektu pilotuen bidez, berrikuntzaren premia erraztu eta sustatzeko prozesu, tresna eta arduradunak diseinatu eta zehaztea, baita aurreikusitako emaitzak lortzen direnean, eutsi eta zabaltzeko ere.

Urtero 40-50 berrikuntza-proiektu sustatzea eta osasun-emaitza egokiak erakusten dituztenak hedatzea.