7. PROIEKTU ESTRATEGIKOA Azpi akutuen ospitaleen garapena

28-09-10

Kronikotasunaren errealitatea dela eta, gero eta beharrezkoagoa da bitarteko arreta-maila bat finkatzea, akutuenen ospitale tradizional batean baino intentsitate teknologiko eta zainketa-intentsitate gutxiagorekin, baina hein berean, tradiziozko Lehen Mailako Arretatik haratago egiten duen laguntza- eta integrazio-gaitasun batekin.

Gaur egungo egonaldi erdiko ospitaleak, euren heterogeneotasunaren barruan, premia honi aurre egiteko eragile pribilegiatuak dira. Horrenbestez, azpi akutuen ospitaleko eredu berri bat garatzen eta ezartzen ari da, gaixo kronikoen birrakututzen diren arazoak eta errehabilitazioa artatu ahal izateko, gaixoarentzat egokiagoa den era batean eta modu eraginkorragoan, Sistemari dagokionez. Horrez gain, komunitatearekin konektatutako ospitale batean datza, etxez etxeko ospitaleratzea, kasuen eta arretaren integrazioa koordinatzeko zentro gisa jardun ahal izateko