Sarrera

29-11-10

Oraingo egoera

Bidasoa Osasun Erakunde Integratua (OEI):

OEIren Plan Estrategikoa zabaldu da.

Egitura horri lege-estaldura emateko araudien garapena.

Mendebaldeko integrazio-proiektua: LMA-AEren arteko talde mistoa, integrazio klinikoaren alderdiak garatzeko.

Tolosaldeko integrazio-proiektua: diziplinarteko lan-taldea Tolosaldeko Azpieskualdeko arreta integralean aurrera egiteko.

Barrualdeko integrazio-proiektua: prozesu asistentzialen integraziorako mikroproiektuak egiten ari dira.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen Proiektua (BOMS): egitura bakarra, prozesu asistentzial integratuekin.

Egutegia – Mugarri nagusiak

Bidasoa Osasun Erakunde Integratua: OEIren funtzionamendua abian jarri da (urtarrilaren 2an).

Mendebaldeko integrazio-proiektua: Ildo estrategiko bateratuak egin eta esperientzia pilotuak abian jartzea.

Tolosaldeko integrazio-proiektua: LMA eta AEren arteko jarraikortasun asistentzialeko prozesuen definizioa.

Barrualdeko integrazio-proiektua: PROMIC Araban zabaltzea eta proiektuak garatzea DMn, BBKGn, asman eta aringarrietan.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen Proiektua (BOMS): esperientzia pilotuak garatzea eta Intranet eta web orrialdea jartzea.

Helburua – Aurreikusitako emaitza

Lehen Mailako eta Espezializatutako Atentzioen arteko integrazio-esperientziak garatzea, baita osasun mentalaren alorrean ere

Aurreikusten den emaitza arreta koordinatu eta jarraikorra eskaintzea da, honako hauetan ondorio positiboak izango dituena:

Pazienteen eta profesionalen gogobetetzea.

Efizientzia.

Jarraikortasuna zaintzetan.

Eraginkortasun klinikoa.